FUNTZIONAMENDU ARAUAK |
- Bazkidea izateko fitxa bat bete behar da eta urteko kuota ordaindu.
- Bazkideek urte bukaeran eskutitz bat jasotzen dute. Bertan datorren
urteko egutegiaren, aldaketen etabarren berri ematen zaie.
- Antolatzen diren ekintzak bazkide eta ez bazkide direnentzat dira.
Bazkideek prezio bereziak dituzte ekintzetan eta materialaren alokairuan.
- Klubak antolatutako ekintza desberdinetan partehartzeko izena emateko
datak errespetatuko dira eta momentu horretan ordainduko da.
- Irteera bakoitzak arduraduna dauka eta bera izango da ibilbidea
markatuko duena. Taldeak, bere osotasunean, arduradunaren erabakiak
onartuko ditu.
- Egutegiak aldaketak izan ditzake. Kasu horretan aldaketa horien
berri emango da.
|
| |
| |
| |
| |
|